Zerbitzuak

Itzulpenak

Itzulpen zerbitzu kalidadekoa eta eraginkorra (gehiago…)

Normalizazio planak

Enpresetan eta administrazinoan euskera erabilteko planak (gehiago…)

Irakaskuntza

Euskera eta euskal kulturako ikastaroak. Euskera teknikari eta Itzultzaile izateko ikastaroak (gehiago…)

Ondarea gizarteratzea

Bizimoduari lotutako ondarea batu, aztertu, landu eta barriro gizarteratu (gehiago…)

Egitasmoak

Atlas etnografikoa Euskal Herriko etnografia bildumarik osoena
Euskal Biblioteka Liburu, aldizkari, liburuxka, audio, bideo, kartel, argazki, grabatu, mapa bilduma
Literatura Idazle klasikoen idazlanak, sorkuntza barria, herri literatura
Hiztegia Hiztegi elebiduna, hiztegi fraseologikoa
Urte sasoiak Urte sasoiei lotutako ospakizunak eta ohiturak batzen dituen egitasmoa da
Herri ondarea Herri-jakituria batu, landu eta belaunaldi barriei transmitidu
Etnotoponimia Leku-izenak informazino-iturri ikaragarriak dira: geografia, historia, bizimodua…
Bizkaiera idatzirako jarraibideak Mendebaldeko bizkai euskeraren ezaugarriak eta idazteko jarraibideak

Izan Labayru!

Labayru Fundazioa euskal hizkuntza eta kultura jagon eta zabaltzeko helburuagaz sortu zan. Zeregin horretan hainbat ekarpen egin ditu, eta aurrerantzean be misino berari eutsi beharra ikusten dau. Horretarako, ezinbestekoa dau gizarteko eragileen laguntasuna.

Labayru Fundazioa

Labayru Fundazioa 1977an sortu zan, euskal kultura ondarea ikertu, bultzatu eta gizarteratzeko asmoaz. Helburu zabal horri erantzun guran, hainbat arlo lantzen ditu, ikerketa edo zabalkunde mailan: irakaskuntza, itzulpengintza, herri-ondarearen bilketa, euskeraren erabileraren normalizazino planak, etnografia, lexikografia…

Kulturgintza guzti horren osogarri garrantzitsua da Euskal Biblioteka, Euskal Herriari eta hizkuntzari jagokezan gaien ondare aberatsa gordeten dauena: liburutegia, hemeroteka, argazki-artxiboa, ikus-entzunezkoak, kartelak eta papergintza mota guztiak (liburuxkak, pegatinak, egutegiak…).

Labayru Gaur

Ikastaro bereziak iraila-azaro bitartean

0

HABEren bigarren deialdian azterketa egin gura dabenentzat, ikastaro bereziak emongo ditugu irailetik azarora bitartean. B1, B2 eta C1 mailak eskainiko ditugu. Matrikula egiteko epea zabalik dago uztailean zehar.

 (gehiago…)

Unibersidadeetako irakasleak bisitan

0

Gaur Derioko egoitzan bisitan euki ditugu Naroa Anabitarte, Izaskun Elezgarai eta Eneko Bidegain EHU eta UHEZIko irakasleak. Aurreko baten gure egoitza eta liburutegia ezagutzeko konbitea egin geuntsen laguntzaile guztiei. Hortik etorri da bisita hau, Labayru barrutik hobeto ezagutu guran. (gehiago…)

Liburuzainak alkartuta

0

Joan dan ekainaren 28an alkartu dira barriro Ander Manterola Euskal Bibliotekako arduradunak Lazkaoko Beneditarren Fundaziokoakaz eta Sancho el Sabioko arduradunakaz. Han izan dira: Deriotik Ander Manterola eta Jon Elorriaga; Lazkaotik Juan Jose Arregi eta Miren Barandiaran; eta Gasteizetik Carmen Gómez eta Jesus Zubiaga. Danen arteko zubi egin dau Euskodokeko Luis Angel Gainzak. (gehiago…)