Odolosteak eta buzkantzak gogoan eta aho-mihietan darabiltzagun berbak dira. Baina izen bion artean dagoen aldea zein da?
Esan dezagun txerriaren heste mehearekin egiten denari deritzola odolostea eta lodiarekin egiten denari, ostera, buzkantza. Bizkai sartaldean murtzillea erabiltzen da gehiago aurreko izen biak baino. Baina leku askotan ez da bereizkuntzarik egiten eta biei buzkentza edo mortzillea edo odolostea deritzete. (gehiago…)
Kanpaiek eta haien ordezko beste soinu-elementu batzuek eta haien hotsak, tradizioz, eguneko uneak markatu izan dituzte (ordu kanonikoak edo ordu astralak), baita ospakizun historikoak eta gertakari puntualak, gertatutako albisteak eta berehalako arrisku posibleak ere. Eta horixe gertatu da, mendez mende, hala gizatalde zibiletan nola erlijio-komunitateetan.
Hain zuzen ere, Cácereseko Jerteko haranean eta Hurdes eskualdean eta Salamancako Sierra de Francia mendizerran (La Alberca eta Mogarraz) erritual bat egiten dute egunero, ilunabarrean, eta arimen deia izena du. Erritual horretan, emakume batek (arimen neska) ibilbide bat egiten du ilunabarrean, ezkila baten soinuan, Errege kalean behera. Inori hitzik eta agurrik egin gabe joaten da, eta ez da gelditzen. Purgatorioan dauden arimengatik otoitz bat errezitatu edo xuxurlatzen du, bidegurutze eta plazetan ezkila isilduz, eta jendeak burua estalgabetzen du edo aitaren egiten du hura aurretik igarotzean. Jatorriz XVI. mende inguruan sortu eta Penintsula osoan oso zabalduta zegoen Arimen Kofradiarekin lotura duela uste da. (gehiago…)
Dultzainak eta txistuak entzuten dira… Heldu-talde bat eta begirada xarmanteko hainbat haur bildu dira, eta karikatura-itxurako giza aurpegierak dituzten figura batzuetara hurbildu dira… Kulunka eta aparteko orekan doazen irudi erraldoi horien konpartsak aurrera egin ahala, jendetza haiekin batera doa… Inork ez du nahi galdu pertsonaia ospetsu horietatik hurbileko tokia… (gehiago…)
Hasteko, XXI. mendean gaudela ahaztu, eta bi edo hiru mende atzera jotzeko eskatuko nioke irakurleari. Joan gaitezen argindarrik ez zutenez kandelak erabiltzen zituzten garai haietara, zoru gehienak zurezkoak zirenez garbitu eta ziratu behar ziren urteetara. Jo dezagun hildakoen arimei, zuten garrantziagatik, bizitza honetatik bestera igarotzeko argia ematen zitzaien garaira. Eta argizaria diru gisa erabiltzen zen urteetara, eremu publikoetako eta elizako argiak horrekin ordaintzen zirelako. Orduan, eta duela gutxira arte, argizariak izugarrizko garrantzia zuen, gaur egun imajinatu ere ezin duguna. (gehiago…)