Artxiboa

0

Iturria: Areatzako Banda.

Literatura irakastearen helburua idazleak sortzea ez den bezala, edo heziketa fisikoaren xedea atletak bihurtzea ez den moduan, musika ikasteak ez du musikariak sortzea esan nahi. Arratiako bailaran musika oso errotuta egon da eta dago. Areatzan bereziki, musikarekiko zaletasuna aspalditik egon den zerbait izan da Areatzako Musika Bandari esker. Honek musika ezagutza handia egotea ondorioztatu du herritarren artean. Bidean hainbat erronkei aurre eginez eta garai berrietara egokituz, belaunaldiz-belaunaldi aurrera egitea lortu du herriko banda honek. (gehiago…)

0

Zamacona okindegiak egindako guardia zibilak. Egilea: Jon Urutxurtu.

Iaz arte guardia zibil bat jateko gogoa zuenak Areatza/Villarora hurbiltzea baino ez zuen. Jakina, ez zuen dastatuko txapelokerra edo trikornioa buruan eta uniforme berdea janzten duten benemeritaren kideetako bat; ez, labetik igaro den bizkotxo zuri bat baino. Izen bitxi horren arrazoia, duten triangelu itxuran aurkitzen da, Guardia Zibilaren txapelokerra gogoratzen baitute. (gehiago…)