Artxiboa

0

Felipe Manterolak editutako posta txartela: “Igande arratsaldea”. Zulaibar auzoan (Zeanuri) egindako argazkia. 1910eko hamarkada.

Hainbat etnografia lanetan ikus daitezke Arratia eta bereziki Zeanuri aldeko argazkiak, sarritan oinean egilearen izenik gabe. Gehienetan argazki horien egilea, Felipe Manterola da.

Felipe Manterola Urigoitia (1885-1977) Zeanurin jaio eta bertan bizi izan zen beti. 1897an alargundu zen ama eta Felipe, hiru semeetatik zaharrena, mutil koxkor zela familiaren jabetzako Estankoaz —zapateria, denda eta tertulia gunea— arduratu zen. Baina argazkilari handia ere izan zen, zaletasun hori bizibide inoiz ez bazuen hartu ere. (gehiago…)