Duela lau bat hamarkada arte, artzaintza tradizionala desagertu aurretik, taloaska zen Gorbeiako artzainek gehien estimatzen zuten ondasunetako bat. Makilarekin batera, artzainak bere txabolan harrotasun handienaz erakusten zuen elementua zen, ondasun preziatuena.
Taloaska, funtsean, oraska moduko bat da, mutur batean helduleku bat duena. Saroiko egonaldi luze haietan ogiaren ordez jaten zen taloa oratzeko erabiltzen zen, haranera behar-beharrezkoa zenean baino ez zelako jaisten. Ogia ezin zitekeen mendian egin, baina bai edonora egokitzen zen taloa. (gehiago…)