Urteko azken lau hilak ditugu hizpide honako honetan. [Ikus Urteko hilak euskaraz (1) eta Urteko hilak euskaraz (2)]
Irail. Hona hemen ‘ira-hila edo -ilargia’, ira + (h)il, leku batzuetan garoil deitua, garo + (h)il, horixe berori adierazteko. Buruil forma jakingarria ere badugu. Iritzi ugari dago hitz horren inguruan, buru lehen osagaiak bai ‘burua edo hasiera’, bai ‘errematea edo amaiera’ esan nahi baitu. Horregatik, batzuek, esaterako Vinsonek, euskal nekazarien egutegi zaharraren lehen hiltzat jotzen dute iraila, eta beste batzuek, berriz, hala nola Wagnerrek, Campiónek edo Caro Barojak berak, azkentzat. Horren interpretazio desberdinak ulertze aldera, Caro Barojaren hitzak berreskuratuko ditugu: “bistakoa da hasiera batean hil batzuk ez zetozela bat egutegi latindarraren hilekin”. (gehiago…)