Pottoka Historiaurreko haitzuloetako hormetan adierazitako zaldia al da? Edo Kristo aurreko lehen mendeetan sartutako zaldien ondorengo etxekotua? Estandarren arabera kalibratutako animaliak oinarri zituen XVIII. mendeko eredu ingelesaren araberako arraza batekoa al da? Arabiar zaldien, zaldi militarren, kontrabandoko zaldien… arteko mendetako nahasketen emaitza da egungo pottoken populazioa. Bi pottoka mota daude, mendiguneen bi isurialdetan bizi dira, Zuberoatik hasita Bizkaiko mugetaraino. Neurri handi batean, ez dakigu zer jatorri duten espezie horiek. Pottoken polimorfismo berezia, ordea, ez da oztopo izan Zaldiaren eta Zaldiketaren Frantziako Institutuak (les Haras) ofizialki aitortutako klase ukaezin bat identifikatzeko, eta bere arraza-estandarra ezarrita dago gaur egun. (gehiago…)