Artxiboa

0
k16o27a5

Barandiaran Sara Etxean. Ataun, 1987. Ángel Alonso. Labayru Fundazioaren Argazki Artxiboa.

2017ko abenduaren 21ean, José Miguel de Barandiaranen heriotzaren 25. urteurrena bete zen. Etniker Taldeetan (José Miguelek berak sortutako izena, “etnografiako ikerketa” esateko) etnografian jarduten dugunok esker oneko zorra daukagu berarekin. Taldeok sortu ez ezik, diziplina bera guztiz aldatu zuen, ordura arte ikuspegi erromantiko eta mugatuan landu baitzen. Barandiaranek ikuspuntu berria eman zion etnografiari, zientziaren ikuspegia, metodo sistematikoa ezarri, eta, batez ere, pentsaera guztiz zabalean oinarrituta. Horrela jarri zuen gure kultura Europakoaren barruan. (gehiago…)