San Juan Gaztelugatxekoa, San Juan Bataiatzailearen martiritzari eskainitako itsas santutegia, Bizkaiko kostaldeko erromesgune nagusietako bat izan da hainbat mendez. Otoitzerako, eskerako, promes egiteko, eskerrak emateko… ez ezik, esperientzia estetiko eta paisaia paregabeez gozatzeko ere paraje aparta izan da jendearentzat. Harkaitz bat da, bi arkuko zubi baten bidez lotua lehorrera, eta haren gainean daude kapera eta antzina ermitaua bizi zen etxetxoa. Ermitara igotzeko 232 eskailera maila daude, baina, tradizioaren arabera, garai batean, urteak egun adina maila igo behar ziren goraino iristeko. Handik hurbil, Aketxe uharte ia iristezina dago. (gehiago…)