Karrantzako Haranean, antzina-antzinatik eta duela hamarkada batzuk arte, erlategietan erleak hazteko bizitegia erlauntz bertikal eta finko bat izan da, cepo izenez ezaguna. Enbor huts batean edo enborra hustuz egiten den erlauntza mota bat da. Erlauntz horretan egiten dituzte erleek mintzak edo hormetara finkatutako abaraskak. Oholez ere egiten zen bizileku hori, enborrik ez zegoenean. (gehiago…)
Karrantzako Haraneko ondare etnografikoaren barruan, Ordunte mendien inguruan hain zuzen ere, Los Cepos Vinagre ezagutzen den tokian (Pandoko kontzejuaren jurisdikzioan) dagoen antzinako erlategiaren hondarrak nabarmentzen dira. (gehiago…)