Apirilaren amaieran, hurbil zegoen “zubiari” esker atseden-egun batzuk iristear zeudela hasi nintzen entzuten: apirilaren 30a, igandea, eta maiatzaren 1a, jaieguna. Ez da berria komunikabideetan nahiz kalean hitz hori erabiltzea jaiek lanegun baterako lekurik uzten ez dutenean. Edonola ere, hiztegiko inertziek akats nabarmen horietara eta beste batzuetara ere bagaramatzate: esaera zaharretan, “San Migeleko udatxoa” esatea, “San Martinekoa” esan beharrean; kirol-norgehiagoketan, liderra bigarrenetik bost puntura dagoela esatea, alderantziz esan beharrean…