Eguen Zuri aratuste-domekaren aurreko eguena da; edo nahiago bada, Basaratoste-egunaren hurrengoa. Ospakizun bi hauekin ematen zaio hasiera aratuste-aldiari Bizkaian.
Basaratoste deritzon osteratxoak eremu zabalagoa hartu izan badu ere, Eguen Zuri delakoa Durango eta Oiz aldeko herrietara eta Arrankudiaga ingurura mugatzen da. Resurrección M.ª de Azkueren esanetan, XX. mendearen hasierarako ematen da galdutzat Oizeko iparraldean; Durangaldean, ostera, gaur arte iraun du. Zenbait herritan, urte batzuetan ahaztuta egon eta gero, 1980ko hamarkadan berreskuratu eta biziberritu zen eske-egun hau. (gehiago…)