Bikingoen garaian (ca. 800-1060), eskandinaviar marinelek iberiar penintsularen iparraldeko, mendebaldeko, hegoaldeko eta ekialdeko kostaldeko komunitate asko suntsitu zituzten. Ondorengo mendeetan, Eskandinaviako kristau elizkoi asko Santiago de Compostelara (Galizia) joan ziren erromes. Baina, posible al da iberiar penintsulako jendea kontrako norabidean joatea, eskandinaviarrekin batera edo, agian, bideko tarte batzuk bakarka eginda? Eta, hala izanez gero, noraino heldu ziren? Artikulu honetan, iberiar penintsularen eta Nidarosen (Norvegiako garai bateko hiriburua, gaur egungo Trondheim) artean XI. mendearen erdialdetik XIII. mendearen hasierara bitarte egon ahal izan ziren lotura linguistiko, arkeologiko eta genetikoen aipamenak jaso ditugu. (gehiago…)
Eskandinaviako inskripzio erruniko gehienak, bikingoen garaiaren eta Erdi Aroaren hasieraren artekoak, eskandinaviarrez interpreta daitezke, eta beste gutxi batzuk latinez. Hala ere, inskripzio gutxi batzuk, itxuraz enkriptatu gabeko hizkuntza natural batean idatziak, ezin dira itzuli ez eskandinaviarrera, ez latinera. Europa iparraldeko, mendebaldeko eta ekialdeko zenbait hizkuntzarekin (finikoa, samia, mendebaldeko germaniarra, erromantzea, zelta, eslaviarra, baltikoa) lotzen saiatu diren arren, ez dute arrakastarik izan. (gehiago…)