Artxiboa

0
Egilea: Joxe Mallea-Olaetxe. Iturria: Euskal Museoa-Bilbao-Museo Vasco.

Egilea: Joxe Mallea-Olaetxe. Iturria: Euskal Museoa Bilbao Museo Vasco.

Jakina denez, Estatu Batuetako mendebaldeko kostaldera milaka euskaldunek emigratu zuen XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen zati handi batean. Gizon, emakume, gazte, familia osoak… atzerriratu ziren, lehenengo emigratzaileen urratsei jarraituz eta haiek emandako argibideak aintzat hartuz. Etorkizun oparoagoaren bila abiatu ziren, ilusioz beterik. Ama-lurra utzi eta Ipar Amerikan finkatu zirenen artean, artzain-lanetan aritu zirenek osatu zuten talderik handiena.

Beren familiak eta sorterriak atzean utzita, distantzia handiak egin behar izaten zituzten euskal artzainek larrez larre, ardiak lasai eta zabal ibil zitezen. Egunak amaigabeak ziren, eta ardi-zaintzaileak erne zeuden bitartean artaldea behar bezala elikatu zedin, beren izenak, pentsamenduak eta fantasiak grabatzen zituzten zuhaitzen azalean. Gehienek izena eta data idazten zuten, baina ausartagoak ere baziren, beste gai batzuei buruzko testuak edo marrazkiak zizelatzen zituztenak, hala nola beren sinesmen politiko edo erlijiosoak, euskal aberria edo emakume baten desioaren irrika aseezina.

 (gehiago…)