Urteko azken lau hilak ditugu hizpide honako honetan. [Ikus Urteko hilak euskaraz (1) eta Urteko hilak euskaraz (2)]
Irail. Hona hemen ‘ira-hila edo -ilargia’, ira + (h)il, leku batzuetan garoil deitua, garo + (h)il, horixe berori adierazteko. Buruil forma jakingarria ere badugu. Iritzi ugari dago hitz horren inguruan, buru lehen osagaiak bai ‘burua edo hasiera’, bai ‘errematea edo amaiera’ esan nahi baitu. Horregatik, batzuek, esaterako Vinsonek, euskal nekazarien egutegi zaharraren lehen hiltzat jotzen dute iraila, eta beste batzuek, berriz, hala nola Wagnerrek, Campiónek edo Caro Barojak berak, azkentzat. Horren interpretazio desberdinak ulertze aldera, Caro Barojaren hitzak berreskuratuko ditugu: “bistakoa da hasiera batean hil batzuk ez zetozela bat egutegi latindarraren hilekin”. (gehiago…)
Ekin diezaiogun urteko hilek euskaraz hartzen dituzten izenen berrikusketa etnolinguistiko xume honi. [Ikus Urteko hilak euskaraz (1)]
Apiril. Latinezko Aprῑlis izenetik datorkigu, eta ‘Afroditaren hila’ (grekozko Aphrôtik) edo ‘loreak irekitzen diren hila’ (latinezko aperῑre ‘ireki’) esan nahi du. Jorrail forma ere interesgarria da izan, ‘jorra-hila edo -ilargia’ adierazteko, Caro Barojak dioskunez, sasoi honetako jorratze-lanekin lotua. Eta beste bat aipatzearren, opail nabarmenduko dugu, hil honetan egin ohi ziren opari edo eskaintzak (opa izan/egin + (h)il) edota opilak (opil ꞊ ogi + bil, hau da, ‘ogi biribil’) oinarritzat jota, Caro Barojaren arabera. (gehiago…)
Abagune eder hau baliatu nahi genuke urteko hilek dituzten izenak berrikusteko; izan ere, Euskaltzaindiak euskara estandarrerako finkatutako hamabi formez gain, badira jatorri eta bilakaera desberdinetako beste hainbat ere, informazio etnolinguistiko eta etnografiko ugari eskaintzen digutenak, gure arbasoen pentsaera hobeto ezagutu ahal izateko. (gehiago…)