San Blas eguna, otsailaren 3a, herri asko eta askotan ospatzen da, eta hainbat eratara. Baina izaera berezia du Abadiñon. Bizkaiko herri horretan, XVII. mendeaz geroztik ospatzen dute, gutxienez; lekukotasunek diotenez, Euskal Herri osoan oso ezaguna zen nekazaritza- eta abeltzaintza-azoka bat egiten zuten, eta penintsulako toki askotatik etorri ohi zen jendea. (gehiago…)