Edarra edo suila, Euskaltzaindiaren arabera, ‘zurezko ontzia da, oinarria ahoa baino zabalagoa duena eta burdinazko uztaiak dituena’; gaur egun, objektu erabilgarriak baino gehiago, horrelako ontziak museoko piezak dira. Antzina, edarra asko erabiltzen zen euskal gizartean, XIX. mende osoan eta XX. mendeko lehenengo hamarkadetan, behinik behin. Emakumeek ontzi horietan ekartzen zuten ura iturritik. Euskaraz, mendebaldeko euskalkietan ‘errada’, ‘perrada’, ‘edarra’… deitu izan zaio; ekialdean, berriz, ‘ferreta’ izan da ontzi honen ohiko izena. (gehiago…)