Urtean zehar, eta, bereziki, negu garaia eta, harekin batera, klima gogorra hurbiltzearekin bat, eskale behartsu taldeak etxez etxe eta herriz herri ibili ohi ziren herritarrei eskatuz lizentziaren bat edo dohaintzaren bat egitea salgai edo jatekotan (arrautzak, txorizoa, urdaia, odolkiak, intxaurrak, hurrak, madariak, sagarrak, laranjak, etab.). Karitate kristauaren edo landa eremuko jendeen ohiko abegi onaren erakutsi horrek ordainetan jaso ohi zuen eskaleek osasuna edo aberastasuna opatzea esker onez eta adeitasunez. (gehiago…)
Onartu behar da Gabonak iristen direnean jaiotza etxean edo parrokian jartzea gure lurraldean sendo errotuta dagoen ohitura dela. Era berean, egia da hori ez dela bakarrik euskal lurralde honetan egiten, mundu kristau osoan baizik. Hain zuzen, 2023ko abendu honetan, 800 urte beteko dira historiako lehen jaiotzaren irudikapena egin zenetik. Jaiotza biziduna izan zen, hezur-haragizkoa, haurra izan ezik, haurra iruditxo bat izan baitzen. Italian gertatu zen hori, San Frantzisko Asiskoaren ekimenez. Hortaz, 1223ko abendu hartan jarri zen abian jaiotzaren irudikapenen tradizioa; hasieran, jaiotza bizidun gisa; eta, handik gutxira, iruditxoen bidez. Frantziskotarren tresna pedagogiko gisa sortu ziren, Mateo eta Lukasen Bibliako pasarteak irakasteko, horiek Jesusen jaiotzaren berri ematen baitzioten gehienbat irakurtzen ez zekien gizarte bati. Une hartatik aurrera, frantziskotarrek eta klaratarrek (haien adar femeninoak) gorde eta hedatu zuten tradizio hori. (gehiago…)
Ez da intxaur-saltsa bako Gabonik egon gurean. Larrabetzuko (Bizkaia) amama Julik urte guztietan egiten eban, hutsik be egin barik. Hondino be akorduan daukat, umetan, Gabonak bueltan baserrira sartu eta intxaurrak apurtzen ikusten nebanekoa. Ez dot egundo be ahaztuko.
Batez be Bizkaiko eta Gipuzkoako etxe askotan, negu guztian egin izan da, inguruko basoetan intxaur asko egoten zan-eta. Gainera, plater sendoa zan, apropos-aproposa neguaren hotzean barruak berotzeko; erako tripa betegarria. (gehiago…)