Artxiboa

0
Cabaña de Gumadernia. Carranza (Bizkaia), 2018. Miguel Sabino Díaz

Gumaderniako etxola. Karrantza (Bizkaia), 2018. Miguel Sabino Díaz.

Karrantzako bailarako artzainek Ordunteko mendietako muino eta gailurretan bazkatzen zituzten beren artaldeak, eta, haitzuloez eta harpeez baliatzeaz gainera, eraikin txiki batzuk altxatu ohi zituzten, oso antzinatik, eguraldi txarreko gauetan eta otsoaren presentzia zela-eta ardientzat arrisku handia zegoenean babesteko. (gehiago…)

0
Mari Karmen Berrizbeitia. Sanblasak begietan: argazkilariak Abadiñoko ferian

Mari Karmen Berrizbeitia. Sanblasak begietan: argazkilariak Abadiñoko ferian.

San Blas eguna, otsailaren 3a, herri asko eta askotan ospatzen da, eta hainbat eratara. Baina izaera berezia du Abadiñon. Bizkaiko herri horretan, XVII. mendeaz geroztik ospatzen dute, gutxienez; lekukotasunek diotenez, Euskal Herri osoan oso ezaguna zen nekazaritza- eta abeltzaintza-azoka bat egiten zuten, eta penintsulako toki askotatik etorri ohi zen jendea. (gehiago…)

0
Oveja con crotal. Luis Manuel Peña

Oveja con crotal. Luis Manuel Peña. Labayru Fundazioaren Argazki Artxiboa.

Hiriko gizarte moderno eta hiperteknifikatuak handikeriaz begiratzen dio landa-inguruneari, dagoeneko gainditutako etapa batean balego bezala, balio tradizional zaharkituak mantentzen dituzten tokia balitz bezala. Alabaina, gutxi konturatzen dira landa-eremuan egiten den ekoizpen-jarduera, batez ere sistema industrializatu modernoei dagokienean, gizartearen aurrea dela; han egiten direla norbanakoen kontrolarekin eta ekoizpena maximizatzearekin lotutako “esperimentuak”, eta gero, lehenago edo geroago, gizarteetan aplikatzen direla. (gehiago…)

0
Metearen argazkia

Ira-meta. Arrazola (Bizkaia), c. 1960. Jose Antonio Retolaza.

Iratzeen erabilera tradizional ugarien artean, iraganean, iratzerik arruntenaren (Pteridium aquilinum) erabilera nabarmentzen zen, abereentzako etzaleku gisa erabiltzen baitzen, ukuiluan. Horretarako, udazkenean bildu behar zen, lehortzen hasten zenean, eta euriarekin busti aurretik; ondoren, zenbait prozedura erabiltzen ziren berau gordetzeko. Prozedura horietako bat lurraldeko eremu euskaldunean ira-metak deitzen direnak egitea zen. (gehiago…)