Udazken eta neguko hotzaren aurkako irtenbide aproposa izan dira beti gaztainak, eta ondorioz, baita ere gaztaina-saltzaileak. Egunak moztu eta hotza nabarmentzen hasten denean, bada zerbait gaztainetan eta gaztaina-saltzaileen postuetan bertan errotzen gaituena. Gaztainen zaporea al da? Jakiaren goxotasuna, berotasuna, testura, zapore ezberdinak. Usaia, agian? Bero usaintzen da, eta, horrela, ingurua berotzen duela dirudi. Danbolinaren inguruan bildu eta elikatzeak zerbait magikoa du. Danbolinaren hotsa, desatsegina eta erakargarria da, eta gaztainak erretzeko egin beharreko sua guri deika ari dela dirudi. Nola saihestu eskuak danbolin azpiko txingarretara gerturatzea, berotasunaren bila? Testuinguruak zentzumenei jaramon egitera bultzatzen gaituela ematen du. Nola ekidin, urtean behin bada ere, gaztaina-saltzaile postura gerturatzea? (gehiago…)