Bikingoen garaian (ca. 800-1060), eskandinaviar marinelek iberiar penintsularen iparraldeko, mendebaldeko, hegoaldeko eta ekialdeko kostaldeko komunitate asko suntsitu zituzten. Ondorengo mendeetan, Eskandinaviako kristau elizkoi asko Santiago de Compostelara (Galizia) joan ziren erromes. Baina, posible al da iberiar penintsulako jendea kontrako norabidean joatea, eskandinaviarrekin batera edo, agian, bideko tarte batzuk bakarka eginda? Eta, hala izanez gero, noraino heldu ziren? Artikulu honetan, iberiar penintsularen eta Nidarosen (Norvegiako garai bateko hiriburua, gaur egungo Trondheim) artean XI. mendearen erdialdetik XIII. mendearen hasierara bitarte egon ahal izan ziren lotura linguistiko, arkeologiko eta genetikoen aipamenak jaso ditugu. (gehiago…)