Iraganean, ezkontza zela-eta, ohikoa izaten zen ezkongaien gurasoen arteko akordio edo itunak egitea, eta bikoteak ere parte hartzen zuen bertan, ezkontzaren baldintzak ezartzeko. Akordio hori zein ezkontza formalizatzeko agiri publikoa ezkontzako kontratua izenarekin ezagutzen ziren. Landa-giroko munduan, baldintza horiek familia-etxearen titulartasuna eta horren inguruko betebeharrak jasoko zituen semearen edo alabaren alde egin ohi ziren. Beste aldeak ezkonsaria ematen zuen. (gehiago…)