Artxiboa

0
Juan Oleaga, herrador. Maruri-Jatabe (Bizkaia), 1999. Mikel Martínez

Juan Oleaga, ferratzailea. Maruri-Jatabe (Bizkaia), 1999. Mikel Martínez. Labayru Fundazioaren Argazki Artxiboa.

Errementariei buruz dudan lehenengo oroitzapena txikia nintzenekoa da. Bederatzi edo hamar urte izango nituen, gehienez ere, eta, larunbat goizez, nire amak mandatu bitxi bat egin zidan: auzoko bati behi bat errementariarengana eramatera lagundu behar nion, nire jaioterri Urdulizetik (Bizkaia) bederatzi kilometrora dagoen herri batera, Jatabera. Nire eginkizuna erraza zen: haien atzetik joatea eta aberea makilaz akuilatzea, gelditzen bazen edo aurrera egin nahi ez bazuen. Txango moduan hasi zen, egindako mesedearen ordainetan emandako gaileta-pakete txiki bat eta guzti, baina lanaldi amaiezin eta nekagarria bihurtu zen. (gehiago…)