Etnografiaz eta ahozko transmisioaz hitz egiten dugunean, familia baten irudia datorkigu burura, antzinako eran etxeko sutondoan eserita, eta aitona-amonak istorioak eta elezaharrak kontatzen, etxeko txikienek adi entzuten zieten bitartean.
Denbora igaro, eta prozesuak berdin jarraitu zuen, desberdintasun bakarrarekin: sua burdinazko plantxa batzuen artean sartu zela, sukalde ekonomikoan edota, beste barik, txapan. Dena dela, gure gizartea hiritarragoa egin ahala, sua baztertu, eta etxeetan beste gela batek hartu zuen protagonismoa: egongelak, hain zuzen. Hortxe aurkituko dugu berriro familia, lehen baino kide gutxiagorekin, baina mugimenduan dauden telebistako irudiei begira, txundituta, etxeko sugarrak bailiran; izan ere, telebista istorio-kontalari berria bihurtu zen, nahiz eta istorio horiek, askotan, urrunetik etorritakoak izan. (gehiago…)