Artxiboa

0

1992ko Eskiulako emazte maskarada. Iturria: Iker Uthurralt.

Maskaradak Xiberoako inauteri tradizionalak dira. Maskaradetan, gizartea aurkeztürik da bitan banatürik. Alde batetik gorriak, gizarte ona, garbia eta zentzüzkoa. Horien artean 5 aitzindariak edireiten dütügü, jauna eta anderea, laboraria eta laborarisa baita marexalak. Horien eretzean, beltzak, zikinak, itsusiak eta morala gabekoak dütügü. Horien artean, buhameak badütügü, Xiberoan aspaldidanik integratü direnak, nahiz eta lüzaz gizarteak iritzi negatibo haietaz üken. Horrez gain, leheneko ofizioetan lanean ari ziren pertsonaiak badira, xorrotxak ezpatak xorroxten zütüenak, kerestuak zamaiak kerestatzen zütüenak edo kauterak bertz xilodünak betatxatzen zütüenak. Maskaraden helbürüa, gizartea itxüratzeaz gain, azken horren kritikatzea da, satirikoa izatez.

 (gehiago…)

0

Ganixak. Heraitze, Uztaritze; 2024. Iturria: Lorentxa Saragueta.

Uztaritzeko Hartzaro festibalean, berrikuntza tradizio bihurtu dela erran genezake. Azken 28 urte hauetan, uztariztarrek inauteri garaia hautatu dute haien urteko festibalaren antolatzeko. Azken negu honetan Pirinioetako hartza ez bada neguko loan sartu ere, festibalak, aldiz, honen iratzartzea ospatu du handizki.

 (gehiago…)

0

Erronda Galdakaon, Santa Ageda bezperan (2011/02/04). (Argazkia: E. X. Dueñas)

Nahiz eta Inauteriak deitu izan ziren, garai batean, herrialde honetan, Neguko festa nagusia, Katolizismoaren esparruan eta Gabonetako zikloa alde batera utzita, Santa Ageda ospakizunak, aurreko Kandelario eta San Blasekin, kutsu sakratu-ludikoa duen “jai-trilogia” dei genezakeena osatu dute. (gehiago…)

0

Zahagi dantza Zestoako bainuetxean. Argazkia: Zestoako artxiboko argazkia.

Ez da batere arraroa ardoak zein ardoa garraiatzeko erabilitako zahagiek herrialdeko jaietan presentzia izatea. Dantzei eta ibilbideei izena emanez (edate dantza), abestutako dantzen erreferentzian egiaztatuta, edo jaietan zahagi horien ohiko erabilerarekin eta bertaratutakoei egindako jai giroko ardo eskaintzarekin lotura duten gazte taldeen artean (zaragi mutilek, mutil ardoak, eskotekoak, etab.) duen presentzia ikonikoan. Horrenbestez, ez da zentzugabekeria aipatutako zahagi hori, airez puztua eta jada amaitua, komunitateari olgeta amaitu dela eta eguneroko erritmora itzultzeko joera adierazten dion elementu sinbolikotzat jotzea.

 (gehiago…)