Artxiboa

0

“Mutriku eta Elgoibarko bi gipuzkoar Elgoibarko plazan (Gipuzkoa)”. Egilea: Juan San Martín, 1960. Iturria: GipuzkoaKultura.

Duela gutxi, Veneziara egindako bidaia batean, erakusleiho bat ikusi nuen, salgai zegoen jaka batekin eta giacca hitzarekin identifikatzen zuen errotulu batekin.

Ez nuen zalantzarik izan eta argazki bat atera eta hizkuntza-bitxikeriekin gozatzen duen lagun bati bidali nion, zergatia azaltzeko audio batekin batera, argi baitago giacca hitz hura jantzi hori euskaraz izendatzeko darabilgun jaka hitzaren parekoa dela.

Bakarrik bidaiatzeak horrelakoak ditu, aspertzeko tarteak ere badaudela, eta ez dakigula nola bete. Baina nire adiskideari hainbeste gustatu zitzaion hitz haren istorioa, ezen kontatzera bultzatu baininduen. (gehiago…)