Hasteko, XXI. mendean gaudela ahaztu, eta bi edo hiru mende atzera jotzeko eskatuko nioke irakurleari. Joan gaitezen argindarrik ez zutenez kandelak erabiltzen zituzten garai haietara, zoru gehienak zurezkoak zirenez garbitu eta ziratu behar ziren urteetara. Jo dezagun hildakoen arimei, zuten garrantziagatik, bizitza honetatik bestera igarotzeko argia ematen zitzaien garaira. Eta argizaria diru gisa erabiltzen zen urteetara, eremu publikoetako eta elizako argiak horrekin ordaintzen zirelako. Orduan, eta duela gutxira arte, argizariak izugarrizko garrantzia zuen, gaur egun imajinatu ere ezin duguna. (gehiago…)