Artxiboa

0

Kanpaien eguneroko erritmoa. Egilea: Josu Larrinaga Zugadi.

Kanpaiek eta haien ordezko beste soinu-elementu batzuek eta haien hotsak, tradizioz, eguneko uneak markatu izan dituzte (ordu kanonikoak edo ordu astralak), baita ospakizun historikoak eta gertakari puntualak, gertatutako albisteak eta berehalako arrisku posibleak ere. Eta horixe gertatu da, mendez mende, hala gizatalde zibiletan nola erlijio-komunitateetan.

Hain zuzen ere, Cácereseko Jerteko haranean eta Hurdes eskualdean eta Salamancako Sierra de Francia mendizerran (La Alberca eta Mogarraz) erritual bat egiten dute egunero, ilunabarrean, eta arimen deia izena du. Erritual horretan, emakume batek (arimen neska) ibilbide bat egiten du ilunabarrean, ezkila baten soinuan, Errege kalean behera. Inori hitzik eta agurrik egin gabe joaten da, eta ez da gelditzen. Purgatorioan dauden arimengatik otoitz bat errezitatu edo xuxurlatzen du, bidegurutze eta plazetan ezkila isilduz, eta jendeak burua estalgabetzen du edo aitaren egiten du hura aurretik igarotzean. Jatorriz XVI. mende inguruan sortu eta Penintsula osoan oso zabalduta zegoen Arimen Kofradiarekin lotura duela uste da. (gehiago…)

0

Kultura-ondare immateriala boladan dago. Baieztapen irmo horrekin, ondarearen esparru horri buruzko hausnarketa egin nahi dugu. Izan ere, 2003an UNESCOk Kultura Ondare Immateriala Babesteko Konbentzioa idatzi zuen; Espainiar estatuak 2006an berretsi zuen, eta, ondoren, beste tresna hauen bidez gauzatu: Kultura Ondare Immateriala Babesteko Plan Nazionala (2011), Kultura Ondare Immateriala Babesteko maiatzaren 26ko 10/2015 Legea; eta beste hainbat erreformaren bitartez, terminoa bera eta haren aplikazioa erkidegoetan arau batzuetan ere sartu da.

Konbentzio hori garatzeak, azken urteetan, zenbait eztabaida piztu ditu, hala nola patrimonializazio-prozesuak egiteko kudeaketa-ereduak; haien izaera, beste ondare-esparru ukigarri batzuekin lotuta; eta, zer zeregin betetzen duen komunitate eramaileak, alegia, 2003ko Konbentzioak ezarritako esparruetan sailkatutako jarduera immaterialen protagonistek.
 (gehiago…)