Artxiboa

0

Aspaldiko argazkia harri xuria eskuz ateratzen zuten garaietakoa (Ouvrard argazkia Biarritz – Kolekzio pribatua).

«Krimarik ez dut ez egin nik johaiteko Herritik… Larrazkenak behar ote nau urrundu Luhusoatik?» idatzi zuen Enaut Etxamendi kantariak 1971ko udazkenean (Luhosoko kantua). Alegia, uda betean deliberatu zuten Luhusoko kaolin (edo harri xuri) meategien ustiatze lantegiaren hestea, errentagarritasun eskasez. 1971ko uztailaren 31n hetsi zuten enpresa. Bi egun berantago, langileek protesta eraman zuten, «Lana Euzkadin» banderola baten pean. Garai haietan azkartzen ari zen Enbata mugimenduko sortzaileen sustengua izan zuten baita tokiko hautetsi batzuena ere. Enpresa okupatu eta Garaziko bidea trabaturik ere, enpresa deslokalizatu zuten eta, urteen poderioz, harri xuriaren meategien haitzak lurpean ezkutatu dira. Gaur egun Luhuson gaindi ibiltzen denak ez du aztarnik izanen agerian. Doi bat miatuz, haatik, lehengo galeria eta tuneletako zuloak aurki ditzake. (gehiago…)