Arrigorriaga, Ugao, Arrankudiaga, Orozko, Laudio… herrietan «maialen» izenaz izendatzen zen maiatzaren lehenengo eguna. Beste hainbat tokitan, «maiazlen» izena zuen eta, agerikoa denez, horien bien atzean, «maiatz lehen» formula dugu.
Egun berezia zen eta ez dakigu zehazki zeri zor zitzaion berezitasun hura. Gainera ez dago argitzeko modurik ohitura hori erabat ahaztua dugulako. Baina dokumentatutako herri-sinesmenei esker jakin badakigu oso egun berezia zela, esanguratsua osasuna zaindu nahi zutenentzat, prebentziorako eguna zelako. Laburki azalduta, egun horretan esnea edan behar zen edo, herrien arabera, urdai errea jan buruko mina eta sarna ekiditeko.
Ekin diezaiogun urteko hilek euskaraz hartzen dituzten izenen berrikusketa etnolinguistiko xume honi. [Ikus Urteko hilak euskaraz (1)]
Apiril. Latinezko Aprῑlis izenetik datorkigu, eta ‘Afroditaren hila’ (grekozko Aphrôtik) edo ‘loreak irekitzen diren hila’ (latinezko aperῑre ‘ireki’) esan nahi du. Jorrail forma ere interesgarria da izan, ‘jorra-hila edo -ilargia’ adierazteko, Caro Barojak dioskunez, sasoi honetako jorratze-lanekin lotua. Eta beste bat aipatzearren, opail nabarmenduko dugu, hil honetan egin ohi ziren opari edo eskaintzak (opa izan/egin + (h)il) edota opilak (opil ꞊ ogi + bil, hau da, ‘ogi biribil’) oinarritzat jota, Caro Barojaren arabera. (gehiago…)