Artxiboa

0
Bendejerak Mungiako plazan. Argazkia: Akaitze Kamiruaga. Labayru Fundazioaren Argazki Artxiboa.

Bendejerak Mungiako plazan (Bizkaia). Argazkia: Akaitze Kamiruaga. Labayru Fundazioaren Argazki Artxiboa.

Atzo, abenduaren 2an, Euskararen eguna dela eta, Bilboko Udalak gaur egun Erriberako Merkatura joaten diren bendejerei egin die omenaldia; hamarkada askotan, bendeja ez ezik, herrietako euskararen soinua ere urira eroan dutelako. Ondo merezitako aitorpena, bai horixe!

Gaur egun, berrogeita hamar urtetik beherakoei galdetuz gero, asko eta asko dira sekula bendeja edo bendejera berbak inoiz entzun ez dituztenak; are gehiago kalekumeak badira. Bendeja baserritarrek saski handietan azokara edo plazara saltzeko eramaten dituzten ortuari, barazki eta frutak dira; eta bendejerak, jenero hori saltzen duten andrazkoak.

 (gehiago…)