Errotarriak beharrezkoak ziren errotetan zerealak irin bihurtzeko. Nekazaritza ezagutzen denetik daude errotak; hasieran eskuzkoak ziren, baina gero eta makina teknikoagoak bihurtu ziren, etekina handitzeko. Irina egiteko errotan, errotarriak igurzteko, ur-jauzien indarra (ur-errota) edo gurdi-abereak (odol-errota) erabiltzen ziren; beste batzuetan, berriz, haizea (haize-errota). Gaur egun, gure mendi batzuetan parke eolikoak ditugu: haize-errota modernoak dira; isurialdeen banalerro batzuk banatzen dituzten mendilerroen paisaia aldatu dute, eta energia elektriko “berdea” sortzen dute ibarretan, irin zuria beharrean. (gehiago…)