Artxiboa

0
Luis Manuel Peña. Archivo Fotográfico Labayru Fundazioa.

Luis Manuel Peña. Labayru Fundazioko Argazki Artxiboa.

Argazkian agertzen den objektua ezaguna da guztiontzat. Hau, halere, benetan da berezia, Karrantzako Haranean (Bizkaia), ni bizi naizen tokian, landa giroko lurraldean jartzen den lehena delako. “Hiri-ornigarriak” deritzenen parte dira. Kaleko argiak duela hamarkada gutxi jarri zizkiguten, saguzarren poztasunerako, haien inguruan biraka ibiltzen ziren gauez eta. Ondoren, espaloi batzuk egin zituzten, eta Karrantzako Haranaren erdialdean, behiak nagusi ez diren lekuan, ‘zebrabide’ batzuk margotu zituzten. (gehiago…)

0
Oveja con crotal. Luis Manuel Peña

Oveja con crotal. Luis Manuel Peña. Labayru Fundazioaren Argazki Artxiboa.

Hiriko gizarte moderno eta hiperteknifikatuak handikeriaz begiratzen dio landa-inguruneari, dagoeneko gainditutako etapa batean balego bezala, balio tradizional zaharkituak mantentzen dituzten tokia balitz bezala. Alabaina, gutxi konturatzen dira landa-eremuan egiten den ekoizpen-jarduera, batez ere sistema industrializatu modernoei dagokienean, gizartearen aurrea dela; han egiten direla norbanakoen kontrolarekin eta ekoizpena maximizatzearekin lotutako “esperimentuak”, eta gero, lehenago edo geroago, gizarteetan aplikatzen direla. (gehiago…)

0

Amona ilobarekin babarruna aletzen. Akaitze Kamiruaga. Labayru Fundazioaren Argazki Artxiboa.

Ia baieztatu dezaket nire aita Neolitoan jaio zela, zenbait alderdi kontuan hartzen baditut, besteak beste, suarekin lotutakoak, basa-baliabideen aprobetxamendua, zurezko lanabesen fabrikazioa edo laborantza-teknika batzuk. Txikitan “argia iritsi zela” ikusi zuen arte, sua zen argia egiteko eta janaria prestatzeko baliabide bakarra. Argindarraren etorrera izugarrizko iraultza izan zen, eta handik etorri dira gainerako aldaketa guztiak, arlo digitalarekin lotutakoa barne. Ni 1960ko hamarkadaren hasieran jaio nintzen, mekanizazioarekin lotutako eraldaketa guztiak hasi ziren hamarkadan. Nire lehenengo argazkietan, haur bat ageri da, behi pare batek herrestan zeraman zurezko gurdi batean igota. Nire aitonak tarteka gurdi horiek egiten zituen auzokoentzat, eta gurdiak zuraz soilik, metalezko elementurik gabe, egiten ziren garaikoa zen. Nire ikaskide asko, gaur egun, abeltzainak dira, eta industria-prozeduren bidez ekoizten dute behi-esnea. Batzuek robotak ere erabiltzen dituzte behiak jezteko. Nekazaritzaren hasieratik nire aitaren haurtzarora arte, landa-munduan aldaketak astiro gertatu ziren, eta gero eta aldaketa handiagoak izan ziren. Ingurune hark ez du inolako zerikusirik nire belaunaldiarekin, eraldaketak esponentzialki handitu baitziren. (gehiago…)