Maiatzeko azken astea, ekaineko lehen hamabostaldia…, larreak nola dauden, udaberria nola doan… horien mende dago guztia; baina, dena den, horixe da Errege Bardea utzi eta, rasa ardiekin, mila urtetik gorako Erronkariarren Errege Abelbideari ekiteko unea, Erronkaribarko goi-mendietako larreen bila. Iaz, eta duela bost urte, eta duela ehun urte, eta duela mila urte baino gehiago egin zen bezalaxe. Mila urtetik gorako tradizioa da, eta erronkariarrek borrokarako kemenari esker ondo irabazitako eskubidea; izan ere, artzainak izan ziren bake garaian, baina soldaduak gerra zenean, eta ez alferrik. Gerlarako adore horrek bihurtu zituen 882an Errege Bardearen lehen gozatzaile eta jabekide, Antso Gartzez erregearen erabakiz, zehazki.
Lanbide asko desagertu egiten dira; garai berriek errukirik gabe eramaten dituzte aurretik. Pixkanaka-pixkanaka, lan horiekin batera lantokiak ere desagertu egiten dira; eta, batzuetan, baita lantoki horiek dauden herriak eta horren guztiaren lekuko diren pertsonak ere.
Horixe gertatu da, hain zuzen, Urraulbeitin zegoen Aizpeko teileriarekin. Jada ez daude bizirik han teilak egiten zituztenak, ez dago teileriaren arrastorik, ez da herriaren aztarnarik ere geratzen, eta duela hilabete gutxi zendu da toki haren oroitzapenak gordetzen zituen azken lekukoa. (gehiago…)