Artxiboa

0

Iturria: Labayru Fundazioaren Argazki Artxiboa.

Odolosteak eta buzkantzak gogoan eta aho-mihietan darabiltzagun berbak dira. Baina izen bion artean dagoen aldea zein da?

Esan dezagun txerriaren heste mehearekin egiten denari deritzola odolostea eta lodiarekin egiten denari, ostera, buzkantza. Bizkai sartaldean murtzillea erabiltzen da gehiago aurreko izen biak baino. Baina leku askotan ez da bereizkuntzarik egiten eta biei buzkentza edo mortzillea edo odolostea deritzete. (gehiago…)