Errementariei buruz dudan lehenengo oroitzapena txikia nintzenekoa da. Bederatzi edo hamar urte izango nituen, gehienez ere, eta, larunbat goizez, nire amak mandatu bitxi bat egin zidan: auzoko bati behi bat errementariarengana eramatera lagundu behar nion, nire jaioterri Urdulizetik (Bizkaia) bederatzi kilometrora dagoen herri batera, Jatabera. Nire eginkizuna erraza zen: haien atzetik joatea eta aberea makilaz akuilatzea, gelditzen bazen edo aurrera egin nahi ez bazuen. Txango moduan hasi zen, egindako mesedearen ordainetan emandako gaileta-pakete txiki bat eta guzti, baina lanaldi amaiezin eta nekagarria bihurtu zen. (gehiago…)