Artxiboa

0

Segando hierba para secar en Carranza (Bizkaia), 2017. Luis Manuel Peña. Labayru Fundazioaren Argazki Artxiboa.

Egun hauetan, Euskalerriko Atlas Etnografikoaren zortzigarren liburukia argitaratuko da, hots, nekazaritzari buruzkoa dena. Aurreko batekin lotura du, hain zuzen ere, abeltzaintzari eta artzaintzari buruzkoarekin; izan ere, bi jarduerok oso lotuta zeuden gizarte tradizionalean. Nekazaritzari buruzko liburukian, belarrari buruzko kapitulu bat dago, eta agian horretan hautematen da gehien lotura hori, abereentzat janaria lortzeko hazten eta zaintzen baita belarra. (gehiago…)

0
Cucorecortada

Kukua. Sergio González Ahedo.

Urtaroz aldatu berri dugu, eta bete-betean sartu gara udaberrian, nahiz eta meteorologia, batzuetan, kontrakoa adierazten tematzen den. Ekinokzioaren etorrerak edonork antzeman ditzakeen aldaketak dakartza: egunak argi-orduak lapurtzen dizkio gauari; lehenengo loreak lotsati agertzen dira; zuhaitzek kimuak berritzen dituzte, eta hostoak berdetzen dira; elurtuta dauden guneetan urtzaldia hasten da, eta ura alde guztietatik dabil; azkenik, pixkanaka neguko eguraldi txarrak baztertzen hasten gara. (gehiago…)