Arkitektura funtziotik haratago, sinbolismoz beteriko elementua da teila euskal folklorean eta etnografian. Etxea adierazten du, nagusiki; etxea eraikina baino modu zabalagoan ulertuta.
Jabetza pribatua adierazten zuen, herri-jabetzatik bereizteko. Esate baterako, herri-lurretan kokatutako artzain-borda batzuei ezin izaten zitzaien teilatua teilaz estali, jabetza higiezinetarako erabiltzen baitzen teilazko estalkia.
Gaur egun, harriabarrak soroetan eragindako kalteak berdintze aldera, nekazariek aseguruak kontratatzen dituzte, uztako galerak ordaindu diezazkieten; baina, horrez gain, fruituak, animaliak eta pertsonak babesteko erritu zahar batzuk gauzatzen dituzte. Maiatzaren 3an, Maiatzeko Gurutzearen egunean, maiatzeko zuhaitza jartzen da Done Bikendi Haranan eta altxatuta egoten da uda guztian, soroak eta uztak ekaitzetatik babesteko, harik eta Gurutze Santuaren gorespenaren egunean, irailaren 14an, eraisten duten arte. (gehiago…)