Artxiboa

0
Libro-portada

Almadiak Ezka ibaian, 1930. Marqués de Santa María del Villar.

Pirinioetako aberastasun-iturri nagusia ganadua da, eta haren atzetik, zuhaitzak, hau da, zura. Mendikatearen mendebaldean, azpimarragarriak dira Kinto, Irati eta Belagoa-Belabarze basoak; bertan, pagoek garaiera handia har dezakete. Ez da harritzekoa, beraz, duela gutxira arte pago horien zura eta zuraren merkaturatzeak indar handia izatea. Basoen aberastasuna zela-eta, mendiko jendearen artean almadiazainaren lanbidea sortu zen. Nafarroan almadia esaten zitzaion enborrak ibaietan barrena eramateko zur-enbor horiez egindako baltsari. Pirinioetako baso horietatik zenbait lekutara joaten ziren, bai eta Kataluniara ere, han baitzeuden gertuko ontziolarik garrantzitsuenak. Kontuan izan behar da antzinako errege-bideetatik zaila zela gurdiak eta galerak goi-mendietako basoetaraino iristea. Hori dela eta, askoz ere azkarragoa eta errazagoa zen enborrak ibai-ibilguan barrena garraiatzea. Hala, zenbait egilek, besteak beste, Balcellsek, adierazi dute dokumentuetan almadiazainak Nafarroako ibaietan ibili izanaren lehen aipuak XIV. mendekoak direla. Hasiera batean, Aragoiko nabateroak ziren flota-buru, eta XVII. mendearen erdian hasi ziren bertako herritarrak, jada almadiazainak, Pirinioetako mendiak ustiatzen. (gehiago…)