Artxiboa

0

Erronda Galdakaon, Santa Ageda bezperan (2011/02/04). (Argazkia: E. X. Dueñas)

Nahiz eta Inauteriak deitu izan ziren, garai batean, herrialde honetan, Neguko festa nagusia, Katolizismoaren esparruan eta Gabonetako zikloa alde batera utzita, Santa Ageda ospakizunak, aurreko Kandelario eta San Blasekin, kutsu sakratu-ludikoa duen “jai-trilogia” dei genezakeena osatu dute. (gehiago…)

0
Iturria: Labayru Fundazioaren Argazki Artxiboa.

Iturria: Labayru Fundazioaren Argazki Artxiboa.

Otsailaren 3an, San Blas eguna ospatzen dugu, itxuraz lehenagotik datozkigun sinesmenez eta erritualez betetako egun-multzo baten barruan, data horiek bat omen datozelako naturaren itzartzearekin.

Elizak, beste behin, Sebasteko Blasen —San Blasen— gurtzaz ordeztu zituen aurreko errituak. Medikua, Sebasteko gotzaina eta martiri kristaua izan zen Blas. Erdi Aroan Europa osora hedatu zen harekiko gurtza eta, geroztik, samako gaitzen babesletzat jo ohi da. Azken alderdi honekin lotu ditzakegu gure herrian egun horretan praktikatzen ditugun ohitura guztiak.

 (gehiago…)

0
Mari Karmen Berrizbeitia. Sanblasak begietan: argazkilariak Abadiñoko ferian

Mari Karmen Berrizbeitia. Sanblasak begietan: argazkilariak Abadiñoko ferian.

San Blas eguna, otsailaren 3a, herri asko eta askotan ospatzen da, eta hainbat eratara. Baina izaera berezia du Abadiñon. Bizkaiko herri horretan, XVII. mendeaz geroztik ospatzen dute, gutxienez; lekukotasunek diotenez, Euskal Herri osoan oso ezaguna zen nekazaritza- eta abeltzaintza-azoka bat egiten zuten, eta penintsulako toki askotatik etorri ohi zen jendea. (gehiago…)