Maiatzaren 15ean San Isidro Nekazariaren jaia ospatzen da. Izenak berak adierazten dauen moduan, laborari edo nekazarien zaindaria da, eta horregaitik tradizinoz berari eskatu izan jako uzta ona lortzeko laguntasuna.
Herri batzuetan, adibidez Derio, Getxo, Mendata, Murueta eta Zeanurin, egun horretan ospatzen dabez herriko jai nagusiak. Getxon eta Zeanurin, kasurako, ospe handikoak dira ganadu-feriak eta txapelketak, idi-probak… alboerrietako jentetza handia batzen dabe.