Artxiboa

0

Iker Ugalde. Labayru Fundazioaren Argazki Artxiboa.

Mahatsa biltzeko sasoia da Euskal Herrian. Azidotasuna, azukrea eta beste hiru edo lau parametro kontrolatzeko analisien bidez, txakolin-ekoizleek mahatsaren heltze-maila optimoa bilatzeko ahaleginetan dabiltza.

Gure baserrietan ohikoa izan da txakolina egitea, etxekoen kontsumorako. Mahatsondoak baratze eta soro-ertzetan landatzen ziren gehienbat, baita soroak banatzeko balio zuten ilaretan ere. Duela mende-laurden bat, dozena bat hektarea mahasti inguru zeuden Bizkaian; gaur, laurehun baino gehiago daude.

 (gehiago…)

0
Agintarien mahaia. Mesa de regidores. Obra de José Arrue

Agintarien mahaia. José Arrueren lana. Orozkoko Garrafa Kultur Elkartea.

Ez dago edari hotza baino gauza hoberik udako beroari aurre egiteko!

Baina ez da beti edari hotzik eta izotzik hartu eguraldi beroa egon denean. XIV. mendean hasi zen errotzen tradizioa; gaixotasunei aurre egiteko sendabide gisa, hasieran: garai hartan Europa sarraskitu zuen izurriaren kontra, hain zuzen ere.

 (gehiago…)