Artxiboa

0

Iker Ugalde. Labayru Fundazioaren Argazki Artxiboa.

Mahatsa biltzeko sasoia da Euskal Herrian. Azidotasuna, azukrea eta beste hiru edo lau parametro kontrolatzeko analisien bidez, txakolin-ekoizleek mahatsaren heltze-maila optimoa bilatzeko ahaleginetan dabiltza.

Gure baserrietan ohikoa izan da txakolina egitea, etxekoen kontsumorako. Mahatsondoak baratze eta soro-ertzetan landatzen ziren gehienbat, baita soroak banatzeko balio zuten ilaretan ere. Duela mende-laurden bat, dozena bat hektarea mahasti inguru zeuden Bizkaian; gaur, laurehun baino gehiago daude.

 (gehiago…)

0

Mahats-biltzaileen taldea. Moreda (Araba), 2015. José Ángel Chasco.

Mahats-bilketa, Arabar Errioxako mahastizainarentzat, ikasleari ikasturte-amaierako azterketekin gertatzen zaion bezala, urte osoan mahastiak zaintzen lan egin ondoren, gainditzeko geratzen den azken froga da: xirmenduen inausketa, mahatsondo-enborren aitzurtzea eta azalatzea, mahastiak lantzea, mahatsondoei udako kimaketa egin eta jorratzea, landare-osasunerako tratamenduak ematea intsektuek eta mildiu eta oidio edo errauts beldurgarrien aurka, xirmenduei puntak moztea, aihenak kentzea eta hostoak kentzea… Mahats-bilketa urte osoko lanaren eta kezkaren emaitza dira. (gehiago…)