Artxiboa

0
Pequeño rebaño de ovejas y corderas-Akaitze Kamiruaga

Pequeño rebaño de ovejas y corderas. Akaitze Kamiruaga. Labayru Fundazioaren Argazki Artxiboa.

Euskarazko lor hitzak zenbait adiera ditu; horien artean, garraioa eta zama. Familia batek, hainbat arrazoi zirela medio, auzoen laguntza behar zuenean erabiltzen zen bereziki. Egoera horretan erabiltzen ziren, halaber, toto eta totoaren hitzak.

Norbaiti artaldea osatu edo ugaritzeko premia sortzen bazitzaion, izurri baten eraginez abereak hil zitzaizkiolako, ardi bana eskatzen zien inguruko artzainei, baita haiek berehala eman ere. Oizko mendilerroa inguratzen duten herrietan, bildots-lorra deritzo ardiak emateari. Beste eskualde batzuetan ere bazuten ohitura hori, izen berezirik ez bazuen ere.

 (gehiago…)