Artxiboa

0

Egilea: Konrado Mugertza. “Zura eta ura” erakusketa eta argitalpeneko irudia.

Itsasontzigintzan zuraren ordez material sintetikoak erabiltzeak arrantza-portuen kolorearen desagertzeaz batera, ia oharkabean identitate-galera bat ere ekarri du.

Kolorea itsasontzien eta arrantza-portuen ezaugarri da munduko edozein bazterretan; eta kolore-sorta zehatz bat, itsasontzien formekin eta zenbait elementurekin batera, herrialde bakoitzaren bereizgarri. Euskal portuetan, esaterako, urdina, gorria eta berdea dira kolore nagusiak, eta nekez aurkituko ditugu beltza edo horia. Kolore-sorta hori herrien izaerari lotua dago nonbait, mundua ulertzeko modu bati, eta garatuz joan da identitate-adierazle bihurtzera ailegatu arte. (gehiago…)