Kategoria: Barriak

0

Aurten andrak eta herri-kirolak gaia lantzen ibili gara Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza bati esker. Egitasmo horren barruan, emakumeek herri-kiroletako modalidade desbardinetan gaur egun daukien presentzia eta eragina aztertzeko alkarrizketak egin doguz, zuzenean protagonisten testigantzak jasotzeko. (gehiago…)

0

Urtarrilean euskera ikasteko ikastaroak hasiko dira, hiruhilekoak eta online egiteko. Zer ikasi daiteke? Mailak guztiak batuaz zein bizkaieraz, gure irakaskuntzako eskaintza osoa. (gehiago…)

0

Gure herri tradizinoan ume txikiakaz jolasteko edo kantatzeko ohikoak izan diran abestiak batu doguz Txalopin txalo izeneko argitalpenean. Lan honen helburua gure ahozko ondarea berreskuratzea eta transmititzea da. Horretarako, Durangaldeko edadeko lekukoengana jo dogu, belaunaldiz belaunaldi, etxean ikasita, eurengana heldu diran ahozko kantuak batzeko. (gehiago…)

0

Urteroko moduan, urtea agurtzeko, behargin guztiak batu gara, Boluetan oraingoan. Batzarrean zehar urteko egitasmoen eta diru-kontuen barri emon dau zuzendariak, Igone Etxebarriak. (gehiago…)