Kategoria: Barriak

0
Ander Manterola eta Juan Mari Uriarte.

Bizkaiko Eleizbarrutiko abade eta gotzainek abadetzako urteurrena ospatu dabe ekainaren 8an Begoñan. Batzuk 60 urte, beste batzuk 50 eta beste batzuk 25 bete dabez abadetzan. 60 urte betetakoen artean izan dira Juan Mari Uriarte gotzaina eta Ander Manterola, biak Labayru Fundazioaren sorreran eta ibilbidean ezinbestekoak.

Hasteko Juan Mari Uriartek hitzaldia egin dau, “abadetza gaurko kulturan zelan bizi” gaitzat hartuta. Gure artean eta mundu mailan kulturak gaur egun ze ezaugarri eta baldintza dituan garandu dau lehenengo, eta testuinguru horretan ebanjelioa zelan zabaldu aitatu dau bigarren partean.

Horren ostean, meza santua ospatu dabe, 70 bat abadek. Ricardo Blazquez Bilboko gotzain izandakoak be parte hartu dau bere abadetzako urrezko ezteguak ospatzeko.

0

Atzoko egunez, 2017ko bagilaren 7a, joan jaku gure artetik Karmele Goñi (Tolosa 1926) zahartzaro betean, 90 urteko zala. Egun batetik bestera txarrera egin eta itxaroteko asti barik agur egin deusku Karmelek.

Ezagutu dogun aldi luzean, euskera, herri ondarea, euskal kultura, euskal erakunde eta alkarteek agirira urteten eben lekuan, han egon da Goñi anderea, aspaldi-aspaldiko urteetatik lehengora bertara arte. (gehiago…)

0

Ander Manterolak hitzaldia egin dau Igorren errogatibei buruz, ekainaren 2an. Aretobete lagunen aurrean, errogatibak zer diran, ze lekutan egiten diran, eta Arratiako herrietan zelan egin izan diran azaldu eban. (gehiago…)

0

Emiliano Lopez Atxurra Petronorreko presidenteak eta Adolfo Arejita Labayru Fundazioko zuzendariak lan-hitzarmena sinatu dabe maiatzaren 29an, hiru urtetan Atlas Etnográfico de Vasconia lana sareratzeko.

Ekitaldian, eurakaz batera parte hartu dabe Ander Manterolak, Atlasaren zuzendariak, eta Unai Rementeriak eta Lorea Bilbaok, Aldundiaren izenean eta lekuko moduan.
 (gehiago…)