Naiz webguneak Labayruren ganeko erreportaia argitaratu dau urriaren 27an. Labayru Fundazioak 40 urte bete ditu aurten, eta urteotako ibilbidea azaldu gura izan dabe, euskeraren eta euskal kulturaren arloan egindako ekarpenaren barri zabaltzeko.
Derio: zoriaren habia bideoa egin dogu aurten, Udalaren aginduz, eta Bizkaiko Foru Aldundiak eratzen dituan Ondarearen Europako Jardunaldien egitarauaren barruan Derion aurkeztu zan urriak 26an.
Aurten, jardunaldietako gaia Paisaia bizia: Bizkaiko paisaien eraikuntza izan da. Horregaitik bideo honetan herrian, paisaiaren aldetik eragin handiena izan daben guneak eta eraikuntzak aztertu dira: San Migel auzoa, Bilboko kanposantua, Ganbe inguruko Doneztebe ermitea, Errekaldeko mahastiak, Seminarioa eta Parke Teknologikoa besteak beste. (gehiago…)
Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, Bizkaiko Foru Liburutegian “Bizkaiko paisaien eraikuntza” izenburuagaz eratu daben hitzaldi zikloan parte hartu dau Luis Manuel Peñak urriaren 26an. Bere hitzaldia “El paisaje rural tradicional de Bizkaia y sus transformaciones” gaiari buruz izan da, nekazaritzak, abeltzaintzak eta basogintzak izandako aldaketei buruz. (gehiago…)
Aurten bigarrenez, Jabier Kalzakortak eta Igone Etxebarriak eskolak emon dabez Baionan, Bordeaux Montaigne unibersidadeko “Euskal Ikasketak” masterrean. Gaia herri literatura izan da. (gehiago…)
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.