Miguel Sabino Díazek liburu bat aurkeztu dau Karrantzako kulturetxean uztzailaren 1ean. Izenburua: Carranza-Karrantza. XX. mendeko argazki-bilduma / Crónica gráfica del siglo XX. Tomo 1/ 1900-1949. Liburu honetan aurretik euskarri digitalean bakarrik argitaratuta eukazan beste lan bi batu ditu: batak 1900-1924 aldia hartzen dau eta besteak 1925-1949 bitartekoa.
Miguel Sabino Díaz Etniker Bizkaia taldeko kidea da eta Labayru Fundazioko Etnografia blogean parte hartzen dau.
Ekainaren erdian hasita, uztailaren erdira arte, hainbat ikaslek euskerako ikasketak egiteko aprobetxau dabe, udako ikastaro trinkoen bitartez. Guztira zazpi talde sortu dira, gehien baten ikale gazteenak, gerora EGA titulua eskuratzeko helburua daukienak.
Labayru Fundazioak, erakunde moduan sortu aurretik egiten ditu udako ikastaroak, horixe izan zan bere lehenengo jarduerea, Derion hasi zanean 1970ean. Ordurik hona euskerearen egoerea asko aldatu da, ikasleria be bai, eta preminak guztiz ezbardinak dira. Ha ta guzti be, jarduereak etenik barik jarraitu dau.
Labayru Fundazioa orain dala 40 urte sortu zan, Bizkaiko gizartean txertatuta. Urteurrena dala-ta, aurten hainbat ekitaldi egin ditu. Eta horren harira, gaur ekainaren 14an, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburua Derioko egoitzan egon dira. (gehiago…)
Aurten be Arriaga euskal literaturaren irakurleku bihurtu dabe hainbat euskaldun, euskalzale eta euskerako ikaslek. Aurten Itxaro Bordaren %100 Basque liburua izan da irakurgaia, egun osoan zehar hainbat lagunek ahotsa jarrita Bilbon irakurri ezeze entzun be egin dana.
Hamar urtez jarraian, Bilbozarra euskaltegiak eratuta, liburu bat irakurten da egun osoan zehar, hamabi orduz. Euskera ikasten dabenen omenez hasitako ekimen honek arrakasta handia hartu eta, honezkero, urteroko zita bihurtu da. Labayrun be ez dogu hutsik egin, gure ikasle-irakasleak han egon dira eta, argazkian ikusten dan moduan, egileagaz beragaz be izan dira.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.