Juan Manuel Etxebarriaren Gorbeia inguruko ipuin eta esaundak liburuaren berrargitalpena dala-ta, Igorren batu gara hogetaka lagun maiatzaren 25ean. Gontzal Mendibilek hiru kantu barri eskaini deuskuz, ekitaldiari gozotasun apartekoa emonaz. (gehiago…)
Aurtengo Labayruko udako ikastaroetan izena emoteko epea zabalik dago. Hamabostaldi bitan egongo dira ikastaroak, bagilaren 19tik garagarrilaren 1era eta garagarrilaren 3tik 15era bitartean. Aste bi egun osoz.
Ikastaro mota asko egin daitekez: euskera ikasteko maila guztiak, EGA azterketarako prestetakoa, eta beste bereziago batzuk: bizkaiera lantzeko, teknikarako eta itzulpengintzakoa.
Zuztarretatik oinez ekimenaren barruan, Basauriko ondarea ezagutzeko bideo bi egin ditu Labayru Fundazioak. Eta aurten, material osagarri lez, 16 orrialdeko liburuxkea prestau dogu. Horren aurkezpena egin da, Basauriko Udalak maiatzaren 6an eta 7an euskal astearen barruan antolatutako ibilaldiak egiteaz batera. (gehiago…)
Joan dira urte batzuk Labayru Fundazioak Nerbioi-Ibaizabal Bailarako udal batzuekaz batera, Zuztarretatik ahora egitasmoa martxan ipini ebanetik. Ibilbide honetan hainbat lan argitaratu dira euskarri desbardinetan: unidade didaktikoak, kantuen bilduma, auzoetako ondare ibilbideen bideoak…
(gehiago…)
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.